2017KO EKAINAK 5

Lezon, 2017ko ekainaren 5ean, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) bertan direlarik.

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko maiatzaren 22an egindako bilkurako akta onartzea (2017ID2100010).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. MUGABURU, S.L. enpresak aurkeztutako jarduera espedientea Eusko Jaurlaritzara helarazteko proposamena behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten (2015H0050004).

Mugaburu, S.L. (B-20023982). enpresak eskatuta, Ipintza kalea 47 zenbakian (Ipintza 110 Poligonoa) erregaien hornitegirako jarduera handitzekotramitean dagoen espedientea aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Mugaburu, S.L.enpresak eskatuta tramitatzen ari garen Lezoko Ipintza kalea 47 zenbakian (Ipintza 110 Poligonoa) erregaien hornitegirako jarduera handitzekoespediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

3. Gezala Auditorioko aldagelak eraikitzeko obra kontratuaren espedienteari hasiera emateko proposamena (2017H0100001).

Lezoko Gezala auditorioa Herri Eskolaren eraikinean baitan kokatzen da, bere garaian lortu ziren akordioen bitartez han eraiki zelako. Alabaina, auditorioak ez dauka aldagelarik edo agertokira ematen duen biltegirik, eta horrek bere erabilera asko mugatzen du.

Auditorioari aldagelak gehitzeko aukera ezberdinak aztertu ondoren, UBEE arkitektoak enpresari esleitu zitzaion aurretik adostutako kokapenean aldagelak eraikitzeko gauzatze proiektua burutzea.

Proiektu horren arabera, lanak esleitu nahi dira. Kontuan izanda, proiektuak aurreikusten duen aurrekontua 78.693,14 euro direla (B.E.Z. gabe) lanak esleitzeko publizitaterik gabeko obra kontratu negoziatuaren prozedura erabiliko da, gutxienez hiru enpresa gonbidatuz.

Era berean, kontratazio prozedura burutzeko beharrezkoak diren Administrazio-baldintza zehatzen Agiria burutu dute udal teknikariek.

Gezala auditorioko aldagelak eraikitzeko publizitaterik gabeko obra kontratu negoziatuaren esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gezala Auditorioko aldagelak eraikitzeko obra kontratuaren espedienteari hasiera ematea, publizitaterik gabeko obra kontratu negoziatuaren prozedura erabiliz, eta proposamenak egiteko gonbidapena 4 enpresei helaraziz. Enpresa horiek Nigurko Eraikuntzak S.L., Otegi-Gaztañaga Eraikuntzak S.L, Murgil Eraikuntzak S.L. eta Construcciones Moyua, S.L. dira.

BI: Gezala auditoriari aldagelak gehitzeko UBEE arkitektoak enpresak burututako gauzatze proiektua onartzea.

HIRU: Gezala auditorioko aldagelak eraikitzeko lanen obra kontratazio arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria onartzea.

LAU: 95.218,70 eurotakoa gastua onartzea (A-290).

PERTSONALA

4. Musika Eskolako 2017/2018 ikasturteko lan egutegia onartzeko proposamena (2017PE060002).

Musika Eskolako zuzendariak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2017/2018. ikasturteko lan egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Egutegiaren proposamena jadanik onartua izan da Eskola Kontseiluan 2017ko maiatzaren 23an.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2017/2018. ikasturteko lan egutegia.

BI: Akordio honen berri ematea interesatuei.

GIZARTE ZERBITZUAK

5. Gizarte-Larrialdietarako laguntza eskaerak onartzeko proposamena (2017GZ020004).

2017ko GLL/AES eskaerak onartzeko espedientea aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2017.urteko GLL/AES eskaeren zerrenda. Gastua guztira 16.716,84€ (A-177 (A-289)).

BI: M.J.E.Z-en eskaera ukatzea bere beharrak asetzeko udalak martxan jarri berri duen garraio zerbitzua erabili dezakeelako.

KULTURA

6. Alkatearen D 17/00471 dekretua berresteko proposamena (2017KU010001).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: D17/471 Dekretua berrestea eta Elkarte eta partaide-laguntzaile ezberdinentzat, guztira 7.280€tako dirulaguntza ematea Mendekoste jaien antolaketa lanetan emango duten laguntzagatik.

BI: Onarpenean, elkarteentzako onartutako diru kopuru bakoitzeko %70a (3.066.00€) banatuko da. Gainontzeko %30a (1.314,00€) diru zuriketa egin ondoren jasoko dute.

HIRU: Onarpenean, beste partaideentzat 2.900€tako dirulaguntza ordainketa bakar batea ematea 2017ko Mendekoste jaien antolaketan emandako laguntzagatik.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, maiatzaren 22az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:35ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243517tik 1243519ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna