Kantujira saioa, larunbatean, abenduaren 15an

Og, 2018-12-13 11:57

Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Laugarren kantujira, abenduaren 15ean izango da, eguerdiko 12:30ean. Aiton Bordatik abiatuko da, eta Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaituko da.

Kantujira saio honetan abestuko diren kantak ondorengoak izango dira:Euskara Plazara, Atarratzeko Gazteluko kantua, Greziako Itsasontzia, Itsaso ondoan, Ez ez dut nahi, Agure Zaharra, Kaxka Zuri, Oi Ama Euskal Herri eta Dama gazte xarman bat. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)

Anima zaitezte!