Zarata Mapak eskuragarri

Ar, 2016-04-19 14:11

Maiatzaren 14a bitarte herritarrek Udaleko webgunean ikus ditzakete Zarata Mapak

Lezoko Udalak, EAEko hots-kutsadurari buruzko dekretuarekin bat eginez, Zarata Mapak jarri ditu eskuragarri herritarrentzat maiatzaren 14a arte.

Aipatutako epe horretan, edozein pertsona fisiko edo juridikok aztertu ahal izango ditu eta, nahi izanez gero, udaletxeko sarrerako erregistroan edo postaz iradokizunak aurkeztu ditzake. Zarata Mapak Lezoko zarata-iturriak aztertzeko eta horiek eremu urbanizatuen gainean duten eragina ebaluatzeko emaitzak plazaratzen ditu.

Zehaztutako dokumentazioa Udaleko Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Sailean edota Udaleko webgunean eskuratu daiteke.