Tipi Toparen irteera, bihar

Hirugarren irteera goizeko 11.00etan abiatuko da udaletxe aurrean

Tipi Topa egitasmoaren hirugarren ibilaldia bihar, maiatzak 5, izango da. Hitzordua, gainontzeko guztiak bezala, goizeko 11.00etan hasiko da udaletxe aurrean eta, amaitutakoan salda banatuko da parte hartzaileen artean.

Edonork du aukera ibilaldietan parte hartzeko, nahiz eta 60 urtetik gorako herritarrentzat eta aktibitate fisikorik egiten ez dutenentzat aurreikusita dagoen. Partaide izateko, udaletxe aurrera agertu behar da goizeko 11.00etan.

Udalak jakinarazi duenez, ibilbideak seguruak dira eta ondo egokituta daude ibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat. Horrez gain, Lezoko entitate ezberdinetako boluntarioen laguntza jasoko da ibilbide osoan zehar.

Tipi Topa Lezon parte hartuko duten eragile guztiek, mugitzeko ohitura edo gaitasun gutxi duten herritarrak, batez ere 60 urtetik gorakoak, animatzen dituzte egitasmo atsegin honetan parte hartzera.