Lezoko Irrien Lagunen aurkezpen festa

2012ko Urriak 05
Irrien Lagunak Lezon Aurkezpena

Irrien Lagunak Oarsoaldean egitasmoaren haritik herrian lanean ari den taldeak euskaraz eta irriz bizi nahi dutenei zuzendutako aurkezpen festa antolatu du heldu den larunbaterako, urriak 6rako.

Festa Karlos Saldise plazan izango da arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Hasteko aurkezpen txiki bat egingo dute ekimena bultzatu duten herritarrek eta segidan haurrek eta gurasoek, helduek eta familiek parte hartzeko moduko jolasak egingo dira. Haur txikienentzat jolasgune berezi bat egongo da eta jolasez gain, marrazkiak egiteko aukera ere izango dute bertaratzen diren haurrek. Marrazki horietakoren bat gerora, eskualdeko egitasmoaren logo bihurtzeko oinarri gisa erabil liteke.

Festaren une batean denok elkarrekin meriendatuko dutela jakinarazi dute herriko irrien lagunek.

Ekimenean parte hartu nahi dutenei informazioa emateko gune bat ere izango da Saldise plazan.

Herriko taldeak guraso eta heldu euskaldunak aktibatu nahi ditu haurrentzako eta haurrekin herrirako aisialdi eskaintza hezitzaile bat antolatzen hasteko. Euskara, auzolana eta haurren parte hartzea dira zutabeak eta arloak berriz, nahi beste; ingurumena, elkartasuna, osasuna, kultura,….

Herrigintzatik herria biziberritzeko gogoa baduzue, hauxe da zuen aukera.

Zatozte larunbatean Irrien eta euskararen festara!!!!!

Animo!!!

 

Nolako aisialdia?

Benetan pozgarria da Irrien Lagunak ekimena aurrera doala ikusteak eta udalak horrelako proeiktu interesgarri bat bultzatzea. Euskaraz, irriz, ezkerretik,herritik, parte hartuz, sortuz... Ulertezina, Euskal Herria Parkean horrelako Ohe Elastikoak jartzea. Aisialdi konsumistara bultzatzen duen ekimena, lur publikoa ekimen pribatuari emanez, parke erdia okupatuz... Hausnarketarako

Ekimen pribatua?

Irrien lagunen asuntoan ez al dago ba ekimen pribatua atzetik? ezker abertzalea dirua bere aldera eramaten ari da, beren enpresa eta lagunak kontratatuz. Sektarioak zarete. Ikastolari udalak zer dela eta eman behar dio urtean miloikada? zergatik dirua gastatu atez atekoan? garbitania ote atzetik? zergatik irrien lagunak (pirritx eta porrotx atzean...) en fin!! besteek egiten dutena kritikatu, baina boterera iristean, heurak ere berdin berdin!! EZ DUZUE EZKERTIARRETIK, EZ SOZIALISTATIK EZER!!

Marka da gero!

Marka da gero! Publikoaren monopolioa erakundeek al dute bada, herri ekimenak, auzolanak, jendartearen alde egiteak ez al du ezer balio? Ez saiatu mamu beltzik zabaltzen. Egitasmo guzti horietan oinarria jendartearen alde zerbait egiteko nahia, auzolana eta elkarlana dira. Garbiak dira kontuak eta asmoak. Eta izan garbi inor ez dela horretaz aberasten ari. Euskal herria zerbaitean aberats izan bada herri ekimenean izan da, honi esker gara egun garena eta beharko dugu etorkizunean ere. Hauek guztiak herritar "pribatu" askoren lanari esker egin dira. Herritarren ekimenetik datorrena pribatu deitu eta irabazi asmoa bestetik ez duten enpresen mailan jarri nahi izatea zikin jokatzea da. Iniziatiba "pribatu" guztiak horrelakoak badira, ongi etorriak izan daitezeela. Ezer gutxi izango da gaur egun Lezon hauek baino ezkertiar eta sozialistagoa.

Alde batetik, ez dut inongo

Alde batetik, ez dut inongo momentutan dudan jarri ekimen hortan parte hartzen duten herritarrak bolondres gixa egiten dutenik eta bere asmorik onenarekin egiten dutenik. Beste gauza bat da ordea, hor atzean dauden interesak, eta iruditzen zait, munttardik, zuk zerorrek ondo dakizula hori. Bestalde, kuriosoa egin zait atez atekoaren inguruan ezer ez esan izana nik emandako argudioen aurrean. Garbitania nork daraman gauza begibistakoa da, ez dago gehiago esan beharrik, ah bai, gauza bat bakarrik: Italian, mafiaren negozio handienetakoa zabor bilketa kontrolatzea da (Kuriosoa Eh bilduk azken aldiko bere politika guztia bide horretan bideratu izana, ezta??) Bukatzeko, Irrien lagunen kluba, Lezoko gazteen kluba balitz... baina zergatik egin behar zaio propaganda enpresa pribatu bati? kasualitatea, ezta???

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer