Paisaiaren Katalogoa zehazteko foroa

Bihar, apirilak 28, egingo da Kultura aretoan 18:00etatik 20:30etara

Lezoko Udalak Donostia-Bidasoa Behea Eremu Funtzionalaren Paisaiaren Katalogoaren zehaztapenean parte hartuko du, Irungo, Donostiako eta Urnietako Udalekin batera. Udaleko webgunean apirilaren 12an iragarri genuen bezala, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailarekin elkarlanean abiatutako prozesu parte hartzaile da.

Bihar Kultura Aretoan (Donibane kalea, 2) egingo den foroa irekia da, eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du, 18:00etatik 20:30etara. 

Herritarren partehartzea sustatzeko, inkesta Internet bidez egiteko aukera dago.  

Arloa edo saila