Udalekuak 2016, matrikulazioa zabalik

Gaurtik, maiatzaren 2tik, maiatzaren 13ra bitarte dago izena emateko aukera

Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailak antolatzen dituen Udaleku Irekietarako izen-emate epea gaur, maiatzak 2, zabalduko da –maiatzaren 13ra arte izango da matrikulatzeko aukera–. Horrela herriko haurrek giro euskaldun eta atseginean jolasak, dantzak, kantak, antzerkia eta beste hainbat ekintza egingo dituzte, Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.

Udaleku Irekiak hiru eta hamar urte arteko neska-mutilei –2006-2013 bitartean jaioak– zuzendutako jarduera da. Ekintzak Lezon egingo dira, uztailaren 1etik 29ra (biak barne), astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian, 9:30etatik 13:30etara –lanean ari diren gurasoentzat eta beti ere taldea sortuko balitz, haurtzaindegi zerbitzua jarriko litzake martxan, 8:00etatik aurrera–.

Matrikula-orriak Euskara eta Kultura sailean edo Lezoko Udaleko webgunean aurkitu ditzazkezu.

Informazio gehiagorako bilera ekainaren 7an egingo da gurasoekin, 16.30ean, Gezalan. 

Arloa edo saila