Gaintxurizketako Zatikako Plana, GAOn

Or, 2016-01-29 09:56

Jendaurrean egon den epean ez da alegaziorik jaso eta Udalak onartu egin du

HAE Gaintxurizketa eremuko zatikako plana behin betikoz onartua geratu da. Lezoko Udalak apirilaren 20an onartu zuen behin behinekoz, Tokiko Gobernu Batzordearen akordioaren bidez. Ondoren, akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta baita prentsa idatzian iragarri ere.

Hurrengo urratsa plan partziala jendaurrean jartzea izan zen, eta zegokion epean ez denez alegaziorik aurkeztu Informazio Batzorde Orokorrak HAE Gaintxurizketa eremuko Plan Partziala behin betikoz onartu zen, akordioa eta hirigintza araudiaren testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea diktaminatu zen.

Akordioarekin batera, Lezoko Udalak dokumentu hauek aurkeztu ditu: zatikako planaren aplikazioari dagozkion xedapen orokorrak, hirigintza-araubide orokorra, urbanizazio eta eraikuntza ordenantza orokorrak eta lursail eraikigarrietan aplikagarriak diren eraikuntza eta erabilera ordenantza partikularrak. 

Arloa edo saila