Aldizkariak

ASKE

Hauxe zioten Aske aldizkariko partaideek Lezo aldizkariaren lehenengo zenbakian: “Aldizkaria sortzeko proiektuaren inguruan taldetxo independiente bat bildu ginen, elkar ezagutzen genuen gazteez osatua. Haserako helburua geure kezka eta gauzak azaltzea zen, eta era berean, pixka bat bederen, euskara indartzea eta guztiok Lezo hobeto ezagutzea. Hori izan da geure filosofia Aske plazaratu izan dugun bakoitzean”.

Argitalpen data: 1985etik 1987ra

Kontsulta-gai: aldizkari osoak kontsulta-gai daude Udal Liburutegian, Lezoko txokoan [2. solairuan].

LEZO

Lezo aldizkaria herritar talde baten lanari esker argitaratu zen. Guztira 20 zenbaki kaleratu ziren herriko kontuen, istorioen (eta historiaren) eta gertakizunen plaza izateko asmoz. 

Argitalpen data: 1988tik 2000ra

Kontsulta-gai: aldizkari osoak kontsulta-gai daude Udal Liburutegian, Lezoko txokoan [2. solairuan]

 

ORRATX!

Hauxe irakur daiteke Orratx! aldizkariaren lehenengo zenbakiko atarian: “Orratx! aldizkaria lezoar talde batek sortu duen aldizkaria da. Aldizkari hau Lezoko berri zuzena emateko sortua da, izan ere, Lezo bizi-bizirik dagoen herria izan arren ez dago herrian gertatzen denaren berri izateko modurik egunkarietako kronikatxoetan ez bada. Eta Lezok merezi du bestelakorik, ezta? Gure asmoa orain arteko zulo hori betetzea da”.

Argitalpen data: 1996tik 2003ra.

Zenbakiak: 64 zenbaki + 4 zenbaki berezi (“800!”).

Kontsulta-gai: aldizkari osoak kontsulta-gai daude Udal Liburutegian, Lezoko txokoan [2. solairuan]

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer