Baratze Parkearen errekako bioingeniritza lanak hasi dira

2019ko Urtarrilak 17
Baratze Parkeko zubitxoaren obrak

Lan hauek erreka ertzeko higadura arazoak konpontzea eta gune seguruago bat sortzea dute helburu

Obrak asteartean hasi ziren, eta dagoeneko zubitxoa kendu eta materiala Lope de Isasti plazako berdegunean ari dira pilatzen, gero bertatik eskuz errekara eraman ahal izateko. Obra  abendurako aurreikusi bazen ere, erabiliko den materialaren berezitasuna dela eta, lanen hasiera zenbait egunez atzeratu da.

Lanak Baratze Parkeko etxolaren azpian hasi dira, izan ere, puntu hori da, dagoeneko kendu den zubiarekin batera, arrisku handieneko eremua. Erreka-ertz horretan hondeamakina batekin lurra kendu eta oholesi (enborrez osaturiko hesi) bat eraikitzen ari dira. Oinarrizko estruktura hori egiteko 20-30cm diametroko pinu eta akazia enborrak erabiliko dira, 2-4m luzerakoak eta azalik gabekoak .Teknika honekin errekan metro bat irabaziko da zabaleraz, uraren higadurari aurre egiteko eta eremua seguruagoa bihurtuko da. Sahats adaxka-metak erabiliko dira estruktura lanak egiten dituzten enbor bertikalen atzean, sare erara, eta adaxka-meta hauen atzeko aldea lurrez eta landare biziz beteko da. Estruktura natural egonkorra sortuko da obra hauen ondorioz.

Enbor eta sahats adaxkekin batera, harrobiko harria ere erabiliko da zenbait puntutan, batez ere zubi berriaren azpiko eremuan oinarria sendoagoa iziateko, errefortzu modura. Horretaz gain, beste biongieritza teknika batzuk ere erabiliko dira beste zenbait gunetan erreka ertzean.

Obra guztia hurrengo astean bukatuta egongo dela aurreikusten da, baina eguraldi txarra egin ezkero, epea luzatu egin daiteke, ez baita segurua bertan lan egitea errekak ur-jario handia eramaten badu. Lanak bukatzen direnean obren eraginez hondatutako berdegunea txukunduko da.

Gogoratu behar dugu, 2016 urtean Baratze Parkeko erreka ertzean higadura arazoak zeudela ikusi zen, zehazki Lezoko Baratze Parkeko zubia eta etxolaren artean. Arazo horiek nola konpondu zitezkeen aztertu ondoren, arazoari aurre egiteko bioingeniaritza teknikak erabiltzea erabaki zen. Bioingeniaritzak landare biziak eta landare zatiak obra material bezala erabiltzen dituen ingeniaritza mota bat da. Material bizi horiek lurra eta harriekin batera erabiliaz, gunea modu azkar batean naturalizatzen da. Bere erabilpena gero eta zabaldua dago, batez ere erreka ertzetan egonkortze lanak egin behar direnean, eta hain zuzen ere, hori da Baratze Parkeko errekaren kasua. Lehenengo aldia da horrelako obra bat egiten dela Lezoko Udalerrian.

Abenduaren 10ean, Paola Sangallik, Asociación Española de Ingeniería del Paisaje-ren lehendakariordeak, teknika honen inguruko lantegi bat eskaini zuen Lezoko Euskara Kultura Aretoan. Orain, Baratze Parkearen errekako bioingenieritza lanen zuzendaritza hartu du.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer