Elias Salaberria kaleko obrak bide onean

2019ko Otsailak 08
Elias Sabalerria kalea obretan

Saneamendua berritu da jada eta laster baldosak jartzeari ekingo diote

Martxa ona hartu du Elias Salaberria kaleko obrak, izan ere, jada saneamendu guztia berritu da eta laster hasiko dira baldosa berriak jartzen. Erreka ondoko horma altxatu dute baita ere, aurrekoa oso baxua baitzen eta herritarren segurtasuna bermatzeko beharrezkoa izan da konponbide hau.

Kalea guztiz pitzatuta zegoen bertako zuhaitzen sustraiengatik eta horrek oinezkoen segurtasuna arriskuan jartzen zuen. Beraz, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko nahiarekin Udalak kalea hobetu eta eraberritzeko lanak hasi zituen azaroan.

Proiektua

Zehazki, zoru guztia berrituko da eta kalean zuhaitz berriak landatuko dira, txikiagoak eta eremurako egokiagoak. Izan ere, egungo zuhaitzetatik asko gaixorik daude eta beraz, erortzeko arriskua dute eta beste askok berriz sustraiak bota dituzte eta ondorioz, zorua erabat pitzatu dute. Horretaz gain, beste zenbait arazo ere badituzte egungo zuhaitzek; kalean landatuta dauden 18 zuhaitzetatik hiru makalak dira eta beste hamabostak zumarrak. Makalek duten ahultasunak adarren haustura ekar dezake. Zumarren arazoa, berriz, larriagoa da; sustraiek zorua altxatzeko arriskua dute eta horrek, zuhaitzaren erorketa ekar dezake.

Arrisku egoera horren aurrean, egungo zuhaitzak kendu eta berriak ezarriko dira, esan bezala, txikiagoak, aipatu arazoak sortzen ez dituztenak, zehazki madariondoen familiako “Pyrus Calleryana” hamabi zuhaitz.

Kalea eraberritzearekin batera, argiztapena ere hobetuko da, gaur egungoari argiztapen sare berria gehituz. Baita euri-uren sistema eta saneamendu sistema ere.

Kalearen segurtasuna bermatzeaz gain, erreka Elias Salaberria kaleko espaloira gerturatu nahi da obra honekin, oinezkoek errekaren soinua gertutik entzun dezaten. Naturako elementuak gerturatzearen helburua da, eremua atseginagoa izatea oinezkoentzat, beti ere espazioa utzita bertako faunaren berreskurapenerako.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer