Bilketa berezia

• ALTZARIAK:
NON: kaleko edukiontzien ondoan utzi behar dira mota horietako hondakinak.

NOIZ: asteazken gauean atera behar dira.

• Landare-olio erabilia, etxeko hondakin arriskutsuak eta etxetresna elektriko txikiak:

Garbigunera edota San Markos Mankomunitateko kamioira eraman daitezke.

 

*San Marko Mankomunitateko kamioia Lezon:

NON: Piku Kalean
NOIZ: Hileko 1. ostegunean         9:00 – 13:00
            Hileko azken ostegunean     16:00 – 19:30


ZER JASOTZEN DA:

- Sukaldeko olioak.
- Pintura, bernizak, disolbatzaileak, kolak...
- Lanparak eta fluoreszenteak.
- Etxetresna elektriko txikiak.
- Telefono mugikorrak.
- Garbiketarako produktu kimikoak.
- Termometroak.
- Informatikako materiala: monitoreak, teklatuak...
- Pilak eta bateriak.
- Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak... (beraien ontzi hutsak ere bai).
- Automobiletako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak...
- Kamerak eta argazkilaritza-materiala.
- Erradiografiak.
- Herbizidak eta intsektizidak.
- Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak.
- Jostailu elektriko eta elektronikoak.
- CDak, DVDak....

ZERGATIK HONDAKINAK KAMIORA ERAMAN?

Hondakinak baimendutako kudeatzaileen esku uzten dira, behar den moduan kudea ditzaten. Horrela, osagai toxikoek ez dute ingurumena kutsatuko, zabortegi kontrolatuan tratatu beharreko hondakinen kantitatea murriztu egiten da eta horiek birziklatzeari  esker, lehengaiak aurrezten dira. Olioa bildu ostean, biodiesela egiteko erabiltzen da.