Emakumeei zuzendutako zerbitzuak

- Laguntza juridikoa. Tratu txarrak, banatze tramiteak edo familia-gatazka egoera larrien aurrean doako aholkularitza juridikoa.

- Laguntza psikologikoa. Tratu txarrak edo sexu erasoak jasotako emakumeei zuzendutako doako laguntza psikologikoa.

- Larrialditarako bizilekua. Aldi baterako bizilekua tratu txar edo arrisku egoera larriagatik ohiko bizilekutik aldi baterako irten behar denean.

- Herriko eta eskualdeko beste hainbat zerbitzu eta elkarteen inguruko informazioa: Osasuna, lana eta formazioa, denbora libreko elkarteak, emakumeen eskubideen aldarrikapen elkarteak, sentsibilizazio eta parte-hartzea bermatzeko elkarteak...

- Gaxuxa Emakume taldeak herrian eskaintzen dituen prebentzio aktibitateen eta elkartearen inguruko informazioa.