Familia, adin txikikoak eta gazteriari zuzendutako zerbitzuak

- Familia esku-hartze programa. Hezitzaile eta laguntza terapeutikoa eskaintzen zaie zailtasun desberdinak dituzten familiei eta adin txikikoei.

- Laguntza juridikoa. Ezkontza, banaketa edota familiako gatazken inguruan doako laguntza juridikoa.

- Larrialdietarako bitarteko bizilekua familientzat, arazoen ondorioz aldi baterako beren ohiko etxebizitzatik atera behar dutenean.

- Haurrei eta familiei zuzendutako prebentzio sarea. Gizarte Zerbitzuak, herriko hiru ikastetxeek, haurtzaindegiak, Osakidetzak eta aisialdiko Ixerka taldeak osatzen dute sarea. Helburuak bi dira: arrisku edo zailtasun egoeren detekzioa eta eskuhartze bateratua eta prebentzio egitasmoak lantzea herrian.

- Herriko eta eskualdeko beste hainbat zerbitzu edo elkarteren inguruko informazioa eskaintzea: gazteriaren inguruan, denbora libreko taldeak…

- Gizarte Ekintzako adin txikikoen sailera bideratzeak: adin txikikoen babesgabetasun egoerak daudenean, adopzio edo harrera-familia eskaerak, e.a....