“Irrien Lagunak Oarsoaldean” Proiektua

2012ko Otsailak 25

Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian haurrentzako proiektu hezitzaile herritar eta parte hartzailea abian jartzeko ekimena

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak parte dituen Irrien Lagunak egitasmoa herrietara ekarri, bertan txertatu eta abian jartzeko ekimena da Irrien Lagunak Oarsoaldean izeneko hau. 

Haurrentzako proiektu hezitzaile euskaldun herritar eta parte hartzailea izateko xedea duen ekimena da. Haurrak ditu protagonista eta haurrei zuzendua dago, baina ez  da hala ere mugatua, gazte eta heldu, guraso, irakasle, haurren aisia talde, gazte mugimendu, herri ekimen, kultura, euskara, heziketa, kirol, natur talde, herriko eragile, herriko udal eta erakunde, eskolak, ikastolak eta beste inplikatu nahi dituen egitasmoa da.

Zertarako? Haurrentzako egitarau hezitzaile jarraikor bat osatzeko, eta horrekin batera herrigintza sarea indartu, euskal komunitatea trinkotu, kultura sustatu, parte-hartze ereduak sozializatu eta praktikan jarri, eta herria biziberritzeko.

Lau oinarri izango ditu egitasmoak

  • herrigintza
  • euskara eta kulturaren biziberritzea
  • haurren aisialdia
  • obernantza modu berriak, parte hartzea eta berdintasuna

Eta lau eragile izango dira:

  • Oarsoaldeko herritar, erakunde, ekimen talde eta banakoak izango dira protagonista eta eragile nagusi.
  • Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalak laguntzaile eta eragile izango dira.
  • Irrien Lagunak Klubak bere esperientzia eta baliabideak egitasmoaren eskura utziko ditu.
  • Sorguneak Euskal Kulturaren ikertegiak dinamizatzaile eta bideratzaile lanak egingo ditu.

Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimena aurkezteko bilera irekiak egingo dira lau herritan, eta bertan Joxemari Agirretxe “Porrotx”ek egitasmoaren ideia nondik datorren eta nola gauza daitekeen azalduko du. Eta, Sorguneak Ikertegiko bi kidek herrigintza, kulturgintza, euskara, gobernantza modu berriak eta  parte hartzea eta Irrien Lagunak Oarsoaldean proposamena nola uztartzen diren azalduko dute. Ondoren, zalantza, galdera eta iradokizunen tartea izango da.

Nork har dezake parte?

Ikastetxeek, guraso elkarteek, aisialdi taldeek, kultura, kirola eta gizarte eragileek, baserritarrek, merkatariek, lantegiek, sendagileek, erizainek, basozainek, naturazaleek, zientzialariek, bertsolariek, kantariek, antzezleek, sukaldariek, odol eta organo emaileen taldeek, gaztetxeak, euskara taldeak… edozein adinetakoak. Zerbait emateko eta jasotzeko duen edonork parte har lezake. Auzolana, alaitasuna, elkartasuna eta herriarekiko maitasuna ez daude krisian!


Noiz: 2012ko martxoak 1 (Osteguna)

Ordua: 19:00

Non: Kultur Aretoa (Donibane kalea 2 Behea, Lezo)

Bileraren iraupena:ordu eta erdi
 

Proiektuaren txostena ikusi nahi baduzu egin klik hemen.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer