Proiektu aurkezpena

2012ko Martxoak 12

Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenari harrera ederra egin diote Oiartzun, Errenteria, Pasaia eta Lezoko herritarrek

Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren aurkezpenek oso erantzun ona jaso dute herritarren partetik. Lezo, Errenteria, Pasaia eta Oiartzunen azken bi asteetan egin dira aurkezpenak, eta bildu den herritar kopuruari begiratuta, eta baita herritar horien artetik ekimenean parte hartzeko prestutasuna agertu dutenen kopurua kontutan izanda, umeentzako aisia egitarau hezitzaile eta parte hartzaile hau abian jartzeko nahikoa indar eta gogo badela argi geratu da.

Guztira, gutxi asko, lau herrien artean, 130 bat lagun izan da aurkezpenetan. Denek agertu dute interesa eta egitasmoak aurrera egin ahala informazioa jasotzeko nahia. Eta horietatik 120 lagunek parte hartzeko prest daudela esan dute. Banakako, guraso, talde, elkarte eta ikastetxeetako jendea bildu da oro bat, bai eta Udaletako hainbat agintari politiko eta hainbat alorretako teknikari ere. Gizon eta emakume, gazte eta heldu, eta baita umeren bat ere.

Oiartzunen otsailaren 23an, Errenterian 27an, Pasaian 29an eta Lezon martxoaren lehenean izan ziren Joxemari Agirretxe Porrotx ekimenaren 'aita', eta Lorea Agirre eta Iñaki Urruzola Sorguneak ikertegiko kideak aurkezpenak egiten. Bertan banatu zen egitasmoaren txosten laburra, (hemen dituzu ikusgai: http://www.oarsoarrak.net/euskara/ekimenak/irrien-lagunak-oarsoaldean).

Herritarron erantzun egokiak hurrengo urratsa emateko bidea zabaldu du. Aurkezpenetan aurreratu bezala, martxoaren 24an, lau herrietako jendearentzat topaketa bateratu bat antolatuko da. Aurkezpenetan izan direnez gainera, interesa duen edonor etor liteke, topaketa irekia izango baita, Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimena bera den bezalaxe. Datorren astean bertan izango duzue topaketaren berri zehatza.

 

Gai honekin lotura duten beste berriak:

2012-02-22: “Irrien Lagunak Oarsoaldean” Proiektua.

 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer