Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara

Or, 2015-02-27 14:41

Udalak bat egin du Kontseiluak biharko antolatu duen manifestazioarekin eta herritarrei bertaratzeko deia egin die

Lezoko Udalak bat egin du Kontseiluak bihar, otsailak 28, Donostian Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean antolatu duen manifestazioarekin. Protesta ekitaldia 17:30ean hasiko da, Gipuzkoa plazatik.

Manifestazioaren harira, Lezoko Udalak jakinarazi nahi du:

  • Udal honek bat egiten du Kontseiluak deituta otsailaren 28an, arratsaldeko 17;30ean  Donostiako Gipuzkoa plazatik abiatuko den manifestazioarekin. Manifestazio horren leloa hauxe izango da: “Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara”
  • Udal honetako ordezkariak udalerriko euskalgintzako eragileekin batuko dira deialdi honen aurrean gara litezkeen ekimenak bideratzeko.  
  • Herritarroi gogorarazi nahi dizuegu euskararen aurkako erasoak ugaltzen ari diren honetan beraien aurka mobilizatzearen garrantzia, eta horrenbestez, otsailaren 28ko manifestazioan parte hartzera deitzen dizuegu.
     
Arloa edo saila