EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak

Al, 2015-05-25 08:46

1.186 bozka jaso ditu, EHBilduk baino 45 gehiago

EAJk irabazi ditu 2015 urteko Udal hauteskundeak. Alderdi jeltzaleak 1.186 boto atera ditu eta lehen indarra izatera pasa da. EHBilduk baino 45 boto gehiago lortu ditu (1.141). PSE izan da hirugarren alderdia, 300 botorekin. PPk 62 lortu ditu.

Parte-hartzeak 6 puntu egin du gora 2011ko hauteskundeekin alderatuta; % 54,30etik 60,12ra. Emaitza horiekin EAJk sei zinegotzi izango ditu –aurreko legealdian hiru zituen–, EHBilduk beste horrenbeste –bederatzi zituen– eta PSEk bakarra –aurreko legealdian bezala–.

Udal eraketa eta alkate berriaren izendapena ekainaren 13an egingo da.

Emaitzak, 2015


 

Emaitzak, 2011

Arloa edo saila