Udalekuak 2015, ostegunean guraso bilera

Ar, 2015-05-26 13:35

Arratsaldeko 16:30ean hasiko da, Gezalan

Datorren ostegunean, hilak 28, Udaleku irekietan izena eman duten haurren gurasoekin bilera egingo da Gezala auditorioan, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Bilera horretan, udalekuetako programazioaren zertzelada batzuk emango dira. Horretaz gain, gurasoek aukera izango dute  zalantzak argitzeko.

Izen-emate epea amaituta, izena emandako guziak onartuta daudela jakinarazi dute arduradunek.
 

Arloa edo saila