Zabarreren etorrera, bideo erreportajean

Az, 2015-05-27 13:18

Hamaika Telebistak bost minutuko pieza osatu du irudiak eta protagonisten hitzak tartekatuz

Mendekosteak amaituta, balorazioak egin –Festa Batzordea ekainaren 2an elkartuko da– eta festak utzitakoa zabaltzeko garaia heldu da. Ahalegin horretan, Hamaika Telebistak Zabarre pirataren etorrera grabatu eta ia sei minutuko pieza osatu du.

Bertan, Zabarre pirataren etorreraren irudiak jasotzen dira eta horrezaz gain, Zabarre elkarteko ordezkarien hitzak jaso dituzte, Zabarre pirataren ongi-etorriaren historia jasoz.

Arloa edo saila