Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzarra

Az, 2015-05-27 16:14

Goizeko 9:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, ekainak  1, Ohiko Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Ainhoa Zabalo Loiarte alkateak. Goizeko 9:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai-zerrendan zazpi puntu jasotzen dira:

  • Egoki irudituz gero, 2015eko maiatzaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.
  • HIE Kabite eremuko A5 partzelaren barne bipartzelazioa onartzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  • Gaintxurizketa gaineko lursailak nekazaritzako eta abeltzaintzako behin behinekoz erabili ahal izateko egokitzapena gauzatzeko obra baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  • Metrotec, S.A. enpresak aurkeztutako jarduera espedientea Eusko Jaurlaritzara helarazteko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
  • Famili esku hartze programan parte hartzea onartzeko proposamena (Gizarte Zerbitzuak).
  • Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
  • Galde eskaerak
Arloa edo saila