Ekainaren 25ean, auzokonposta tutoretza

Al, 2015-06-22 08:32

Hurrengoa uztailaren 23an izango da

Elkarrekin21 Ingurumen Aholkularitzako teknikariak auzokonposta guneetan izango dira ostegunean, hilak 25, tutoretza ematen.

Hiru gune bisitatuko dituzte: 12:00etan, Andreonekoa; 13:00etan, Arretxene-Txulotxooka; eta, 14:00etan, Altamirakoa –beste zonaldeetako erabiltzaileek parte hartzeko aukera izango dute–.

Saio laburrak izango dira, 10-15 minutukoak. Bertaratzen direnek auzokonposta egiteko jarraibideak eta hobekuntzarako aholkuak jasoko dituzte. 

Hurrengo bisita uztailaren 23an izango da.   

Arloa edo saila