Pirata Festa azken egunean

Az, 2015-07-29 13:38

Haurrak pirataz jantzita eraman behar dira bihar, uztailak 30, udalekuetara

Bihar, uztailak 30, Pirata Festarekin amaituko dira Udalekuak. Egun berezia izango da, azkena. Festa giroan amaituko da udako programa arrakastatsua, Pirata Festarekin. Hori dela eta, neska-mutilak pirataz mozorrotuta joatea eskatzen da: zapia buruan, kamiseta marraduna, txalekoa, etxeko arropak eta abar.

Festa mokadutxo batekin amaituko da. Hori ere berezia izango da, eta haurrek ez dute hamaiketakorik eraman beharrik izango.

Arloa edo saila