Autolaguntza tailerrean hitzaldia

Ar, 2016-02-09 13:31

Lucia Martínez-Alcocer Viaje al centro del corazón liburuaren egilea eta Isiltasuna Hautsiz elkartearen sortzailea izango da

Bihar asteazkena, hilak 10, Leticia Martínez-Alcocer autolaguntza tailerrean izango da 2014an argitaratu zuen Viaje al centro del corazón liburua aurkezten. Genero indarkerian oinarritutako liburua da, eta hitzaldia 17:30etatik 19:30etara izango da Errenteriako Merkatuzar eraikinean.

Haurtzaroan zein gaztaroan, genero indarkeria jasan duen emakumea da Leticia Martínez-Alcocer. Bizipen latzei aurre egin ondoren, bere esperientzia azaldu eta egoera bera jasan duten emakumeak lagundu asmoz, liburua idatzi zuen. Eta 2015ean Isiltasuna Hautsiz elkartea sortu zuen Eibarren. Elkarteak hainbat ekintza antolatzen ditu genero indarkeria jasan duten emakumeak babestu eta laguntzeko. 

Arloa edo saila