Kirol Gaietarako Mahaiaren bilera

Az, 2016-02-10 11:49

Herritarrak bileran parte hartzera gonbidatu dituzte, bihar 20:30ean Kultur Aretoan

Bihar, otsailak 11, Lezoko Kirol Gaietarako mahaiaren bilera egingo da. Bertan, azken hilabetetan martxan jarri den jarduera fisikorako espazioen inguruko partehartze prozesuaren galdeketa eta eztabaida fasea aurkeztuko da; eta Lezo-Bizitza osasuntsua bikoa uztartuko dituen irudi korporatibo proposamenak aurkeztu eta aukeraketa epea irekiko da.

Aztergaiak:
1. Kirol gaietarako mahaiaren lehendakariaren agurra.
2. Lezoko jarduera fisikoa eta kirol sistema hobetzeko partaidetza prozesuaren aurkezpena.
3. Bizitza aktiboa sustatzeko herri mailako estrategia komunitarioa: irudi korporatibo proposamena.
4. Norberak lekarkeena.

Udalak interesa duen erakunde edota herritar oro gonbidatu nahi ditu biharko bilerara.

Arloa edo saila