Aisialdirako begirale izateko deialdia

Ar, 2016-05-24 12:07

Kurrikuluma eta UDAleku fitxa bidaltzeko azken eguna maiatzaren 27a izango da

Lezoko Udalak antolatzen duen eta Hezkide eskolak kudeatzen duen Udan Jostatzera egitasmorako, begirale lanposturako deialdia egin da. Interesa duen orok kurrikuluma eta UDAleku fitxa ondorengo helbide elektronikora bidali behar du: udalekuak@hezkide.org, maiatzaren 27a baino lehen. Bost eguneko epean hurrengo froga egiteko onartua izan den edo ez jakinaraziko da.

Ondorengoak dira bete behar diren baldintzak:

  • 18 urte izatea.
  • Batxilergoa
  • Hitzez zein idatziz euskaraz adierazteko gai izatea (EGA edo pareko agiria izatea. Agiria ez dutenentzat azterketa baten bidez egingo da).
  • Aisialdiko begirale titulua izatea, edo alderdi teorikoa gainditua izatea.
  • Delitugile sexualeko erregistro zentraleko ziurtagiria.

Baloratuko diren jakintza eta ezaugarriak:

  • EGA edo parekoa
  • Astialdiko zuzendari diploma edo atal teorikoa.
  • Astialdiko talderen bateko parte izatea.
  • Udaleku edo kanpamenduren batean aritu izana.
  • Hezkideko boluntarioa izatea.
  • Hezkide eskolako Begirale edo Zuzendari diploma.
  • Arlo sozialeko ikasketak egina izatea.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Elkartegintzan edo boluntariotza arloan ibili izana.
  • Informatikako programa ezberdinen erabilpena.

Bete beharko diren funtzioak:

  • Udalekuan sortzen diren behar ezberdinei erantzun.
  • Udaleku taldean eta formazio saioetan parte hartu.
  • Udalekua prestatzeko bileretan parte hartu.
  • Udaleku aurre programa osatu eta ebaluaketan parte hartu.

Argibideak: udalekuak@hezkide.org edota 943 311474.

Arloa edo saila