Dantzarien emaitza arrakastatsuak

Og, 2016-05-26 09:29

Neskatxena eta Aurresku Txapelketak irabazi dituzte 

Olatz Azkue Lizarazuk, Mikel Esnaola Lopezek eta Iker Belintxon Lizarazuk irabazi dituzte hurrenez hurren Euskadiko XXII. Neskatxena Txapelketa eta Gipuzkoako Gazte Mailako XXX. Aurresku Txapelketak

Neskatxena Txapelketa maiatzaren 14an jokatu zen Legazpin. Dantzariak bi sailetan aritu ziren: A (7-12 urte bitartean) eta B (12-15 urte bitartekoak). A saileko lehenengo hiru sailkatuak lezoarrak izan ziren:

  1. Olatz Azkue Lizarazu.
  2. Ibone Alvarez de Eulate Rosa.
  3. Ane Jaunarena Cereijo.

Miren Urdanpileta Pérezek eta Maren Galvez Garmendiak osatu zuten Lezoko ordezkaritza.

B sailean bi ordezkari izan zituen Lezok, Nora Fraile Urtizberea eta Maider Aginaga Errasti. Norak bigarren postua lortu zuen.

Aurresku Txapelketa
Maiatzak 21ean, berriz, Gazte Mailako XXX. Gipuzkoako Aurresku Txapelketa jokatu zen Errenterian. Hemen ere dantzariak adinka sailkatuta aritu ziren, eta bi kategoriatan lezoarrak izan ziren garaile. A kategorian, Mikel Esnaola Lópezek lortu zuen garaikurra, eta B kategorian, Iker Belintxon Lizarazuk.

Nabarmentzekoa da Ugaitz Rivera Fernández (A sailean) eta Danel Serrano Sanchezek (B sailean) hirugarren postuak lortu zituztela. Hauek dira Txapelketan aritu ziren herriko gainontzeko partaideak: Gorka Izulain Beldarrain, Urko Puy Erkizia, Endika Osa Urkizu (hirurak A sailean).

Ikasleen lana goraipatzeaz gain, giza legekoa da irakasleak zoriontzea, ikasturte guztian egindako lanagatik. Hain zuzen, laukote hau aritu da: Nahikari Vizueta, Idoia Berasarte, Lurdes Esnaola eta Leire Amiano.

Lezoko Udalak, bere aldetik, biak ala biak zoriondu nahi ditu udalerriaren izena modu honetan nabarmentzeagatik.  

Arloa edo saila