Ostegunean, ohiko Osoko Bilkura

Or, 2016-07-22 14:43

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian

Datorren ostegunean, uztailak 28, ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko maiatzaren 26ko ohiko Osoko Bilkurako eta ekainaren 13ko ezohiko Osoko Bilkurako aktak onartzea.
  2. San Markos Mankomunitatean korporazioaren ordezkaria aldatzeko proposamena.
  3. 2016ko ekainaren 13ko eta ekainaren 14ko dekretuen kontu ematea.
  4. EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak Batzorde Informatiboetako kideak izango direnen eta taldearen bozeramailea izango denaren kontu ematea.
  5. 2016. urteko Lan Postuen Zerrendaren aldaketa onartzeko diktamena.
  6. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena onartzeko diktamena.
  7. HIE 6 Olatzar Sektoreko Zatikako Plana behin betikoz onartzeko diktamena.
  8. 2015eko Kontu Orokorraren behin betiko onarpena egiteko proposamena.
  9. Kontuhartzailearen txostenak: 2016. ekaitaldiko finantza eta aurrekontuen informazioa ematea 2016/06/30eko datan; 2016ko 2. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epea; Diruzaintza Plana eta 2015eko barne kontroleko urteko txostena.
  10. Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa: 1936ko altxamendu frankistaren inguruan.
  11. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
  12. Galde-eskeak.
Arloa edo saila