Ludotekan izen emateko epea zabalik

Ar, 2016-09-20 17:12

8:00etatik 14:00etara Kultura Saileko bulegoetan izen eman ahal izango da eta ikasturte berriari urriaren 3an ekingo zaio.

Ludoteka zerbitzua 3-10 urte bitarteko haurrentzat da.  Gehienez ere 50 haur har ditzake ludotekak, horregatik, izen eman nahi dutenek kultura sailera jo beharko 8:00-14:00 bitartean.

Izen emateko, baina, haurrak Lezon erroldatuta eta Lezoko ikastetxeetan matrikulatua egon beharko du. Matrikulazio prezioa  50€koa da, bi salbuespenekin: prestazio ekonomikoen onuradunek hobariak izango dituzte eta familia ugariko kideek beherapena izango dute.

Ludoteka zerbitzua urriaren 3an hasi eta maiatzaren 31ean amaituko da. Zerbitzua, arratsaldez, 16:30etatik 19:30etara eskainiko da. 

Arloa edo saila