Oarsoaldeko arropa-dendetan egindako zozketen irabazleak

Az, 2016-11-16 11:29

Lezon, Ana Markinez izan da bezero saritua eta Juncal Mugugarren Ariz, aldiz, dendari saritua

"Euskara Oarsoaldeko Komertziora” planeko ekimen-sortaren barnean, “Euskaraz dotoreago” egitasmoan arropa-dendetan egindako zozketetan irabazle izan direnekin hitz egin dugu. Begira zer dioten:

Bezero saritua: Ana Markinez

Horrelako kanpainek laguntzen al dute bezeroek euskaraz hitz egin dezaten?
-Bai, nola ez! Derrigorrez laguntzen dute dendetan euskaraz gehiago egin dadin.

-Zertan gastatuko duzu balea?
-Momentuz ez dakit, ez dut erabaki... baina agian Olentzeroetarako opariren bat erosiko dut.


Dendaria: Juncal Murugarren Ariz

Horrelako kanpainek laguntzen al dute bezeroek euskaraz hitz egin dezaten?
-Nik baietz uste dut. Gehiago nabaritzen da. Hala ere, nik ditudan bezeroen artean, euskaraz dakitenek, beti egiten dute euskaraz. Horrelako kanpainek laguntzen diete dakitenei, urrats hori eman dezaten.

-Zer egingo zenuke bezeroek euskaraz gehiago egiteko?
-Zaila da... Hemen ez dakitenek, ez dakite ezer ere ez. Orduan, ezin dira sartu eta gu euskaraz egiten hasi. Hala ere, pixka bat dakitenek, asko saiatzen dira. Baina gehiago egiteko, ez dakit zein den trukoa. Arropaz dakit, baina horri buruz ez! [kar-kar]

Ezagutu irabazle guztiak www.oarsoaldea.eus webgunean. 

Arloa edo saila