Furgobaratza sasoia amaitu da

Al, 2016-11-28 10:17

Furgobaratzaren hileroko bisitak martxoan itzuliko dira

Furgobaratza sasoia amaitu da eta beraz, martxora arte ez da bisitarik egingo.

Hortaz, martxoan itzuliko dira Furgobaratzak eskaintzen dituen zerbitzuak:

  1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
  2. Tailertxoak, zenbait bisita egunetan
  3. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
  4. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera
  5. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa
  6. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa
Arloa edo saila