Emakume bat eraila Burlatan

Ar, 2017-01-17 14:03

Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek bat egin dute Oarsoaldeko Mugimendu Feministek biharko, urtarrilak 18, asteazkena, deitu duten deialdiarekin. Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diegu Errenteriako Niessen merkataritza-gunean 19:00tan egingo den elkateratzean parte hartzera.

Emakume baten bila ari dira Ultzama ibaian. Haren bikotekideak atzo adierazi zuenez, joan den larunbatean ito egin zuen andrea Burlatan, eta haren gorpua ibaira jaurti zuen. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek biharko, urtarrilak 18, asteazkena, deitu duten deialdiarekin. Bide batez, herritar guztiei dei egin nahi diegu Errenteriako Niessen merkataritza-gunean 19:00tan egingo den elkarteratzean parte hartzera.

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu. 

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila