Larunbatean, bertso jaialdia Gezalan

Og, 2017-02-09 13:29

Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus ariko dira kantari

Aurten ere, Mañontzi Bertso Eskolak Lezoko Udalarekin elkarlanean bertso jaialdia antolatu du Lezon. Larunbat honetan izango da, otsailaren 11ean, 22:30ean, Gezala Auditoriumean.

Bertso saioan bertsolari hauek parte hartuko dute: Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus.

Sarrerak Tiñelun eta Gure Txokon daude salgai 8 eurotan. 

Arloa edo saila