“Baratzazaintza ekologikoaren oinarriak” ikastaroa doan

Og, 2017-02-23 12:34

Ekoguneak baratze parkeko kide berrientzat oinarrizko ikastaroa antolatu du, martxoaren 4ean

Lehenengo aldiz baratze bat landatu behar denean,  zalantza eta zailtasunak  sortzen dira. Hori dela eta Ekoguneak “Baratzaintza ekologikoaren oinarriak” ikastaroa egiteko aukera eskaini nahi die baratze parkeetako kide berriei.

Tailer honetan baratzezaintza ekologikoaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko ahal izango dira, baratzean hasteko jakin beharreko gutxienekoak. Era berean zalantzak ere argituko dira, kide berriak beldurrik gabe has daitezen baratza zaintzen.

Ikastaroaren xehetasunak:

Data: martxoaren 4ean (larunbata)
Ordutegia: 9:30-13:30
Tokia: Ekogunea
Hizkuntza: elebitan.

Parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da.

Bete beharreko izen-emate orria, ikastaroaren ordutegia eta beste xehetasun guztiak

Arloa edo saila