Lezoko Udalak asteburuko pintaketak gaitzetsi ditu

2017ko Martxoak 14
Pintadak

Guztionak diren eremu publikoak errespetatuak izan daitezen eskatu du Udalak. Era berean, adierazi du horrelako ekintzek egungo gizartean ez dutela lekurik elkarbizitza oztopatzen dutelako

Asteburu honetan Lezoko kaleetan agertutako pintaketen harira, Udaletik aipatu pintaketak gaitzetsi dituzte eta adierazi dute horrelako ekintzek ez dutela lekurik egungo gizartean elkarbizitza oztopatzen dutelako.

“Garai berriek jarrera berriak eskatzen dituzte; pintaketa eta hiri-altzarien aurkako erasoak atzean utzi genituela uste genuen,  baina zoritxarrez, oraindik badira horrelako jarrera eta ekintzak gauzatzen dituzten pertsonak. Asteburu honetako ekintza eta jokabideak atzean uzteko garaia dugu elkarbizitza oztopatzen dutelako, eremu publikoan egindako pintaketek herritar guztiengan baitute eragina” adierazi dute udal ordezkariek.  

Hori dela eta, guztionak diren eremu publikoak zein hiri-altzariak errespetatuak izan daitezen eskatu du Udalak. Era berean, nabarmendu du pintaketak garbitzeak ekarriko duen kostua lezoar guztien poltsikotik ordainduko beharko dela eta hori ez dela zilegi.

Horregatik, pintaketen egileei hausnartzeko eskatu diete eta beste behin errespetua eskatu dute, elkarbizitzarako errespetuak oinarrizko elementu eta baldintza izan behar duelako.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer