Auzokonposta guneetako bisita, asteartean, martxoaren 28an

Or, 2017-03-24 10:15

Hurrengo asteartean, martxoak 28, auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisita egingo da, 9:30-12:30ak bitartean

Alderdiren bat hobetu behar dutenek eta hasi berriek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zeintzuk diren ikasteko aukera izango dute berriz ere. Horretaz gain, interesa duten herritarrak ere hurbildu daitezke konposta egiteko urratsak zeintzuk diren ezagutzera.

Gure lan-taldeko bi kide 9:30 – 12:30ak bitartean arituko dira Lezoko sei guneetako konpostagailuen ikuskaritza egiten, ondorengo ibilbidea jarraituz: Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo, San Pedro-Pisbe, Lopene eta Altamira. Norbaitek zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritza-taldearekin hitzordua jarri nahiko balu honako telefono zenbakietara deitu dezake: 605 757 687 (Leire).

Arreta zerbitzua

2017an jarraipen- eta aholkularitza-zerbitzua mantenduko da. Ohiko jarraipen-zerbitzuaz gain, Izadi 21 aholkularitza-taldeak konpostajeari lotutako arreta zerbitzu zuzena eskainiko du, hemendik aurrera izen-emateak, bajak, zalantzak eta iradokizunak, helbide honetara bidali edo/eta telefono zenbaki honetan egin ahal izango dira: lezokonposta@gmail.com/ 605757687 (Leire Garmendia) .

 

 

Arloa edo saila