Auzokonposta guneetako bisita izango da astelehenean

Or, 2017-07-21 13:32

Astelehenean, uztailak 24, hileroko jarraipen-bisita egingo da auzo-konposta egiteko guneetara 9:30-12:30 bitartean

Oraingoan, ordea, ikuskaritza datorren astelehenean (uztailak 24) izango da asteartean izan beharrean eta urteko aken bisita izango da.

Alderdiren bat hobetu behar dutenek eta hasi berriek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zeintzuk diren ikasteko aukera izango dute berriz ere. Horretaz gain, interesa duten herritarrak ere hurbildu daitezke konposta egiteko urratsak zeintzuk diren ezagutzera.

Aholkularitza taldea 9:30 – 12:30ak bitartean arituko da Lezoko bost guneetako konpostagailuen ikuskaritza egiten, ondorengo ibilbidea jarraituz: Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo, Lopene eta Altamira. Norbaitek zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritza-taldearekin hitzordua jarri nahiko balu 605 757 687 (Leire) telefono zenbakietara deitu edo whatsAppa bidali dezake edo lezokonposta@gmail.com helbidera mezu bat idatzi. 

Arloa edo saila