Kirol orientazio zerbitzuak egoitza eta ordutegi berriak ditu

2017ko Urriak 06
Unai Benedited

Udalak, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, Kirol Orientazio zerbitzua kiroldegira lekualdatu du, bertatik herritarrei arreta hobea emango zaielakoan. Gainera, doakoa den zerbitzu hau lezoarrei eskuragarriago egiteko, ordutegia zabaldu da.

Lezoko herritarrek ahalik eta bizitza aktiboena eta osasuntsuena izateko helburuarekin “Lezoko Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Orientazio Zerbitzua” martxan jarri zen eta orain, zerbitzuaren bulegoa Aiton Bordatik Bekoerrota Kiroldegira lekualdatu da. Bulego berria fisioaren bulegoan kokatuta dago, goiko solairuan.

Lekualdaketa ez da zerbitzu honek jaso duen aldaketa bakarra. Udalak, herritarrei erraztasunak jartzeko eta eskaintzen dizkien baliabideei ahalik eta etekin handien ateratzeko, ordutegia berritu du. Horrela, astean 6 ordu eta erdiko zerbitzua eskaintzetik 15 ordukoa eskaintzera pasa da, asteko egun guztietan zabalduta: astelehen, asteazken eta ostiraletan 9.00-12.00 bitartean, astearteetan 16.00-19.00 bitartean eta ostegunetan 9.00-10.30 eta 16.00-17.30 bitartean eskainiko da zerbitzua.

Zerbitzua herritar orori zuzenduta dago, bai kirolik praktikatzen ez duten herritarrei, eta, baita esaterako, lesio edo patologiaren bat dutenei, mugitzea edo ohiko kirol jarduerak gustukoak ez dituzten haurrei edo esklusioan daudenei ere.

Herritarra bere kabuz joan daiteke bulegora informazio bila. Bestalde, osasun zentrotik ere bideratu ditzakete pertsonak Kirol Orientazio Zerbitzura; osasun-zentroan jarduera fisikoa egiteko errezetak banatzen baitzaizkie gaixoei. Haurren edo gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen kasuan,  gizarte ongizate sailetik eta eskoletako orientatzaile eta gurasoen eskutik bideratuko dira teknikariarengana.

Honenbestez, adin guztietako pertsonen artean kirol praktika bultzatu nahi duen zerbitzu honek alor sozialari eta pertsonen integrazioari ere erreparatzen dio, pertsonen arteko harremanak ere sustatzen dituelako, izan ere, kirola egitea gomendatu ondoren, kiroldegira edo beste guneetara kirola praktikatzera joateak beste pertsonekin harremanetan jartzen ditu Lezoko bizilagunak.

 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer