Euskaraz eskatuta saria irabazi dezakezu

2017ko Urriak 11
kafe eta tertulia

Urriaren 15etik azaroaren 15era, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako kafetegietan erosketa euskaraz egiteak saria izan dezake

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta lau herrietako udal euskara sailek, elkarlanean, zozketa antolatu dute, “Euskara Oarsoaldeko Komertziora” planeko ekimen-sortaren barnean. “Kafea eta tertulia, beti natural” leloarekin kafetegien gremioa ari dira lantzen aurten. Kafetegietan euskaraz eskatzen duten bezeroei boletoak banatuko dizkiete, bete eta zozketa batean parte har dezaten. 

Lau herrietako 43 establezimenduk hartuko dute parte ekimen honetan; Errenteriako 20k, Lezoko 4k, Oiartzungo 6k eta Pasaiako 13k, kafetegian  jendaurreko idatzi, ohar nahiz elementuak euskaraz (ere) dituzten eta zozketan parte hartu nahi izan duten guztiek, hain zuzen.

Herri bakoitzean boleto bana sarituko da. Irabazleak boletoa entregatu zueneko kafetegian erabiltzeko 100 euroko saria, hain zuzen ere. Horrezaz gain, katilu sorta bat ere zozketatuko da herri bakoitzean.

Egizue kafetegietan euskaraz Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako kafetegietan eta irabazi 100 euroko gastua  doan egiteko aukera.

Animo beraz, eta ekin euskaraz egiteari, bai kafetegietan, bai gainerako establezimendu guztietan. Euskarak beti baitu saria!

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer