Musika Eskolako ikastaroetako izen-ematea urriaren 16tik 27ra

Or, 2017-10-13 11:53

Eskaintza hau nagusiki ikasle helduei zuzendua dago eta interesa duten pertsonek musika eskolan izena eman beharko dute 16:30- 20:00 bitartean

Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko epea urriak 16, astelehena, zabalduko da eta urriaren 27ra arte ikastaroetan matrikulatzeko aukera izango dute interesa duten pertsonek. Matrikulazioa Musika Eskolan bertan egin beharko da, 16:30etatik 20:00etara.

Ikastaro eskaintza hau nagusiki ikasle helduei zuzendua dago, dena den, badira zenbait salbuespen eta kasu horietan ikasle gazteek ere izena eman ahal izango dute.

Musika eskolak jarraian azaldutako musika tresnen inguruko ikastaroak eskainiko ditu: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, baxu elektrikoa, bateria, atabala, Darbuka*,  tronboia*, tuba* eta bonbardinoa*. Bestalde, bertakoak diren musika tresnen inguruko ikastaroak ere eskainiko dira: txalaparta*, panderoa*, alboka* eta dultzaina*. (* ikurra dutenak haur eta helduentzako ikastaroak dira)

Era berean, bestelako ikastaroak ere antolatu dira, hala nola, Ganbara Musika eta Errepertorioa; Musika Hezkuntza Helduentzat; Musikoterapia, behar bereziak dituzten haurrentzat; Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-3 urte bitarteko haurrekin.); Dj (Disjey) eta Musika Modernoa lantzeko tailerra (combo-ak, rocka, folka, popa…).

Informazio gehiago eskuratzeko kontsulta ezazu udal webgunea, deitu 943 52 99 99 telefonora edota idatzi tgarbizume@lezo.net helbide elektronikora.

 

Arloa edo saila