Kantujira eta Santa Zeziliako kontzertu eta kalejira asteburuan

2017ko Azaroak 14
txistulariak

Larunbatean hilero ospatzen den Kantujira saioa izango da eta Santa Zezilia eguna ospatzeko bandak kontzertua eskainiko du 12:30ean Gezalan. Igandean, txistulari taldearekin kalejira egingo da Lezoko kaleetan barrena.

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Kantujira saioa, larunbatean, azaroaren 18an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan emango zaio saioari amaiera.

Kantujira saio honetan abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Oi, Pello Pello, Iparragirre, Bake Mina, Urrundik, A,A,A Ardo Gorri Naparra, Goizuetan, Maitiak Galde Egin Zautan, Pasaiako Herritik eta Kantari Euskalduna. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)

Santa Zezilia eguna ospatzeko kontzertu eta kalejira:

Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak kontzertua eta kalejira antolatu ditu Santa Zezilia eguna ospatzeko.

Azaroaren 18an, larunbatean, Musika Bandak kontzertua eskainiko du 12:30ean Gezalako Auditoriumean. Bandako musikariek, Estanis Karreraren zuzendaritzapean 11 abestiko errepertorioa joko dute (ikus programa). Igandean, azaroak 19an, Musika Eskolako txistulari taldeak kalejira egingo du Lezoko kaleetan zehar, 10:00etatik aurrera. 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria

  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer