Itzel kafetegiko bezero batentzat 100 euroko saria

Or, 2017-12-01 13:56

Lezoko kafetegietan euskaraz eskatu duten herritarrek 100 euroko sari baten zozketan parte hartzeko aukera izan dute urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean, “Kafea eta tertulia, beti natural”, ekimenaren barnean.

Euskaraz eskatzen zuten bezeroei boleto bat ematen zien zerbitzariak eta izena, telefonoa eta establezimendua adierazita kafetegian bertan jarrita zegoen kaxan sartu behar zituen boletoak.

Milaka eta milaka boleto elkartu dira hilabeteko ekimenean eta azaroaren 17an zozketa egin zen. Haur baten eskuak atera zuen herri bakoitzeko boleto irabazlea eta hainbat katilu ere zozketatu zituzten hurrengo boletoen artean.

Hala, Lezon, Arkaitz Garmendia Aduriz gertatu zen irabazle Itzel kafetegian. Hortxe ageri zaigu bere arreba Ilazki, Itzeleko Nekane Artolarekin eta Jesus Mari Martiarena alkatearekin saria hartzeko unean.

Zorionak eta on egin!

Arloa edo saila