Polentzarrenen irristakortasuna murrizteko produktua eman da

Og, 2017-12-14 16:16

Zehazki, Polentzarreneko plazaren atzealdean dagoen kalean eman da produktu ez labaingarria bertan maiz gertatutako erorketak saihesteko

Joan den urtean bezalaxe, euri garaiak iritsita, Udalak labainkorrak diren espaloi eta kaleak garbitu eta irristakortasuna murrizteko produktua emateari ekin dio.

Oraingoan, Lezo herri atseginagoa, seguruagoa eta herritarrentzat erosoagoa eta irisgarriagoa bilakatzeko helburuari helduta, Polentzarreneko plazaren atzean dagoen kaleko zorua produktu ez labaingarriz estali da, egun euritsuetan gertatzen diren erorketak eta irristadak ekiditeko.

Halaber, bertan saltokia duen herritar baten eskaerari ere erantzun  eman nahi izan zaio. Horrela, beraz, aipatu eremua seguruagoa eta erosoagoa bihurtu da bertatik igarotzen den herritar ororentzat, bereziki adineko pertsonei dagokienean.

Udalak labainkorrak diren gainerako herriko kaleetan esku hartzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du, helburu nagusia delako herritarrei egokitutako Lezo eraikitzea. 

Arloa edo saila