10+ Merkataritza Bonoari esker, gabonetako erosketak merkeago

Or, 2017-12-15 12:33

Bono honek Oarsoaldeako tokiko merkataritzan abantaila ekonomikoekin erostea eta saltzea ahalbidetuko du. Oraindik ez baduzu ezagutzen, jarraitu irakurtzen

Euskal merkataritzek ahalegin handiarekin egin diote aurre krisiari, eta hau aitortzea eta hauen erresistentzia gaitasuna eskertzea zilegi da. Baina eskertze honekin batera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailean ahalegin hau saritzeko modua bilatu da. Horregatik 10+ Merkataritza Bonoak sortu dira. Hurbileko merkataritza txikira zuzenduriko 250.000 bono, gabonetako kanpaina sustatzeko merkatuan 2,5 milioi euro injektatuko dituztenak.

Baina, zertan datza 10+ Merkataritza Bonoak eta nork atera diezaioke etekina?

10+ Merkataritza bonoa, bai merkataritza txikira erostera hurbiltzen direnei eta bai merkatariei onurak eskaintzen dizkieten bono bat da, izan ere, 20 euroko erosketa bakoitzeko, Merkataritza sailak 10 euro emango ditu eta beraz, 30€ gastatzea baimenduko du parte hartuko duten merkataritzetan. Pertsona bakoitzak 2 bono jaso ahal izango ditu gehienez eta urtarrilaren 5era arte biak batera edo aparte gastatzeko aukera izango du.

Merkataria bazara eta oraindik ez bazaude programan, datorren abenduaren 22ra arte izango duzu aukera atxikitzeko. Informa zaitez Errenkoalden, 943514553 / 943510189 telefono zenbakiaren bidez edota tecnicogatc@errenkoalde.org helbide elektronikoaren bidez.

Bonoa ez dago produktu kategoria konkretu bati zuzendua, honekin edozein merkataritza motatan eros baitaiteke, hala nola, arrandegietan, harategietan, zapata-dendetan, arropa dendetan, liburu dendetan, lurrindegietan, etab. Parte hartuko duten establezimenduek, beren erakusleiho edo sarreretan kartel bat jarriko dute eta establezimendu hauetan lortu eta gastatu ahal izango da bonoa.

Horregatik eskaintzen dio 10+ Merkataritza Bonoak, hurbileko merkataritza txikiari, gabonetako kanpainako erosketetarako bultzada. Bertako merkataritzarik gabe, gure eskualdeko kale eta auzoek kohesio soziala bezalako elementu garrantzitsu bat galduko bailukete, gure herrietako kulturarekin eta gure herrietako kaleetan poztasunez ibiltzearekin lotuta dagoena, bertako argiz apaingarriekin, soinuekin eta erakusleihoetako produktuekin batera. “Hemengo merkataritza, gure eskualdeari bizitza ematen dion zati garrantzitsu bat da”,  Oarsoaldeako lehendakaria den Jexux Leonetek esan duenez, “horiek horrela, sustatu beharra dago”.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

www.bono10.eus

Arloa edo saila