Jarrai dezagun festa giroan

2018ko Otsailak 09

Trapujale festa, kalejirak, mozorro festa eta haur zinema inauteriez gozatzen jarraitzeko

Gaur, ostiralori, goizeko 9:30ean Kalejira egingo da herri osoan zehar Herri Eskolako eta Institutuko ikasleen eskutik. Jarraian, 10:30ean Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek Lanbideak ikuskizunaren emanaldia egingo dute Bekoerrota kiroldegian. 11:00etan, Trapujale festa izango da Gurutze Santuaren plazan (euria bada Karlos Saldise plazan) Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen eskutik. Hauek euskal inauteri dantzen emanaldia eskainiko dute eta, ondoren, hamaiketakoa eta Trapu Jolasak antolatuko dira ikas-mailaka.

Arratsaldean 17:00etan Sorgin dantzarekin eta Zirikuen kalejirarekin hasiko dira ospakizunak, Murixkaren lokaletik abiatuta Gurutze Santuaren plazara arte (euria bada Karlos Saldise plazan). 18:15ean Lezoko Euskal Dantzazaleek herritik desfilea egingo dute eta, gazteek antolatuta, 18:30ean Ziriku maltzurraren kalejira berezia egingo da Gurutze Santuaren plazatik abiatuta. Aurtengo ekintza berri honetan parte hartzeko korri egiteko jantziekin joan behar da.

19:30ean, Euskal Herriko Inauteriak Lezoko Euskal Dantzazaleekin Gurutze Santuaren plazan eta, ordu berean, Karlos Saldise plazatik abiatu eta herrian zehar joango den trikipoteoa antolatu dute gazteek. Gurutze Santuaren plazako emanaldiak emango dio amaiera. 20:00etan kartelada egingo da eta, ondoren, 21.30ean Trapujale barrikoeta egingo da Bekoerrota frontoian. Horren ostean, Jaixkipe txarangak alaituko du gaua.

Larunbatgorri eta Igandubel

Kalejirak izango dira asteburuko protagonistak. Larunbatgorri egunean, larunbatean, kalejira egingo da Lopene plazatik abiatuta arratsaldeko 16:00etan eta Gurutze Santuaren plazan amaituko da, txokolatadarekin eta Dj-arekin. (Eguraldi txarra egingo balu, kalejira Saldise Plazatik abiatuko da eta txokolatada kiroldegiko frontoian egingo da).

Igandubelen, berriz, Murixka Dantza taldeak kalejira egingo du 12:00etan, dantza taldearen lokaletik abiatuta Karlos Saldise plazara. Ondoren, 13:00etan, Zirikuen poteo-kalejira egongo da herrian zehar. 16:30ean, haur zinema egongo da Gezalan: “Koko, dragoi txikia”.

Astelehenarre eta asteartebeltz

Astelehenarre egunean, 17:30etan mozorroen festa egingo da Karlos Saldise plazan eta bertan, hiru mozorro onenak sarituko dira. Amaieran, hurbiltzen direnentzat txokolatada  egingo da.

Ohiturari jarraiki, Lezoko Inauteriak Asteartebeltzean amaituko dira. 15:15ean Lezo Herri Eskolako ikasleekin epaiketa txikiaren antzezkizuna egingo da Gurutze Santuaren plazan eta txokolatada ere egingo da. 19:00etatik aurrera, berriz, Trapujaleren epaiketa izango da Gurutze Santuaren plazan eta herio bidaiaren ondoren, Trapujaleri eta inauteriei datorren urtera arte agur esango zaie.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer