Kukai Dantza Taldearen emanaldia aurtengo XXXII. Lesoinu edizioan

2018ko Martxoak 07

Lesoinu Aste Pedagogiko Musikalaren 32. edizioa ospatuko da aurten eta dagoeneko musika ekitaldi artistiko hau erreferente bilakatu da Lezon, eskualdean eta baita Euskadin ere. Hainbat musika ekitaldi antolatu dira guztien gozamenerako; bertako zein kanpoko talde ezberdinek parte hartuko dute eta musika emanaldiez gain, formakuntza ikastaroak eta bestelako jarduerak ere eskainiko dira

Gaur goizean prentsaurreko bidez aurkeztu dute Lezoko alkateak, Jesus Mari Martiarenak, Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako arduradunak, Xanti Espinak, Musika Eskolako Zinegotziak, Alfredo de la Puente, eta Soinueneako teknikari Joseba Zabaletak aurtengo Lesoinu Aste Pedagogiko Musikalaren 32. edizioko egitaraua. Aurtengo ekitaldien artean, martxoaren 18an Kukai Dantza Taldeak eskainiko duen emanaldia nabarmentzen da, baita “Agirretxetarrak Gipuzkoako Dultzainaren Testigantza” CD-liburuxkaren aurkezpena ere.

80. hamarkadan martxan jarritako egitasmo honek urteen poderioz indarra hartu du eta erreferentziazko ekitaldia bihurtu da eskualde zein Euskadi mailan. Espinaren hitzetan “zaila da hitz gutxitan adieraztea 32 aldiz antolatutako aste pedagogiko horietan musikarekin eta musikarientzat bizitako une atseginak, baina  ikasle, guraso langile eta erakundeak dira ekimen honen arrakastaren gako nagusiak, eta ezbairik gabe, baita protagonista nagusiak ere, haien lanari, inplikazioari, musikazaletasunari eta babesari esker baita posible 32. urtez Lesoinu antolatu ahal izatea.

Lesoinu izaera pedagogikoa duen musika zikloa da, musika bizi duten guztiei zuzenduta dagoena; hau da, ikasleei, irakasleei edota mota guztietako musikazaleei dago bideratuta. Gauzak horrela, guztien gozamenerako egitarau zabala antolatu da, bertako zein kanpoko talde ezberdinen parte hartzearekin. Aurten, bereziki aipatzekoa da Kukai Dantza Taldeak emanaldia eskainiko duela martxoaren 18an arratsaldeko 19.00tan. Musika emanaldiez gain, gainera, formakuntza ikastaroak eta beste jarduera batzuk eskainiko dira, hala nola, tailerrak edota erromeriak.

Aurtengo edizioak aldaketak dakartza azken urteetako egitarauarekin alderatuta, izan ere, ekintza guztiak martxoan izango dira. Martxoaren 10an emango zaio hasiera XXXII. Aste Pedagogiko Musikalari eta amaiera hilaren 24an emango zaio abesbatzen kontzertuarekin. Ekitaldi guztiak doan izango dira martxoaren 11eko blues kontzertua eta Kukai Dantza Taldearen emanaldia salbu, 5 eta 8 euro ordaindu beharko dira hurrenez hurren.

Ekitaldiak:

Aurtengo XXXII. Aste Pedagogiko Musikalaren egitarauari dultzainero eta xirolarru joleen topaketak emango dio hasiera; martxoaren 10ean, goizeko 10:30ean kalejira batekin. 12.00etan, ‘Agirretxetarrak Gipuzkoako Dultzainaren Testigantza’ CD-liburuxkaren aurkezpena egingo da Udaletxean, eta 12:30ean dantzaldi emanaldia antolatu da Gurutze Santuaren Plazan. Arratsaldeko 18.00etan kalejira egingo dute herritik barrena Oiartzungo, Hernaniko, Errioxako eta Donibane Lohizuneko dultzainero eta xirolarru joleek. Hurrengo egunean, martxoak 11, igandea, 19:00etan blues kontzertua emango du Noa Voll Damn & The Hell Drinkers taldeak Gezala Auditoriumean.

Hilaren 15ean, osteguna, 18:00etan tailer didaktikoa eskainiko dute Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolako taldeek Musika Eskolan, eta hurrengo egunean, ostirala 16, 19:00etan Astigarragako eta TGLUMEko taldeek konbo, rock eta folk kontzertua eskainiko dute Gezala Auditoriumean.

Martxoaren 17an, larunbata, ekitaldiak eguerdiko 12:30ean hasiko dira Aiton Bordatik abiatuko den Kantujirarekin. 13:30ean, Gurutze Santuaren Plazan country kontzertua emango du Jim Beans hirukoteak. Arratsaldeko 19:00etan, alde batetik TGLUMEko Musika Bandak Kalez Kale ekimena antolatuko dute eta bestetik, Isasiko Ama (Gordexola-Bizkaia) eta Sutargi (Lezo) abesbatzek kontzertua eskainiko dute Gezala Auditoriumean.

Martxoaren 18an, igandean, goizeko 10:00etan TGLUMEko Txistulari Taldeak Diana egingo du Lezoko kaleetan zehar. Arratsaldeko 19:00etan, Gezala Auditoriumean Oskara plazara emanaldia eskainiko du Kukai Dantza Taldeak Gezalan.

Hilaren 19an, astelehenean, 11:00etan eta 18:00etan Auditoriumean kontzertu pedagogikoak emango dituzte Tomas Garbizu LUMEko ikasleek. Asteazkenean, hilak 21, arratsaldeko 17:30ean Gezala Auditoriumean Musikarekin Jolasean ekitaldia antolatu du Trakamatrakak, eta ostegunean, martxoaren 22an, 18:00etan TGLUMEko ikasleek kontzertua eskainiko dute Gezalan.

Azken aurreko egunerako, martxoaren 23rako, hiru ekimen antolatu dira: 17:00etan Talka-talka taldeak ‘musikarekin gozatuz’ eskainiko du Gezala Auditoriumean; 18:00etan, TGLUMEko Hari Orkestrak tailerra egingo du Musika Eskolan; eta 19:00etan, Jan Van Charles Groupek kontzertua eskainiko du Gezala Auditoriumean.

Itxiera egunean, martxoaren 24an, larunbata, abesbatzen kontzertua eskainiko da Beltza Gorri (Donibane Lohizune) eta Sutargi abesbatzen eskutik Gezala Auditoriumean.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer