Bihar, apirilak 25 asteazkena, urteko lehen furgobaratzaren bisita

Ar, 2018-04-24 11:30

Furgobaratza saioa egongo da bihar, apirilak 25 asteazkena, 18:00-19:30 bitartean Lezoko baratze parkean. Gainera, tomatearen inguruko tailer berezia eskainiko da

Furgobaratzak aurtengo lehen bisita egingo du bihar, apirilak 25, lezoko baratze parkera. Ohikoa den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da, eta 90 minutuko iraupena izango du. Hitzordu horretan, tomatearen inguruko tailer berezia eskainiko da, izan ere, udaberria da fruitu hau landatzeko urteko sasoi egokiena.

Arazoak edo zalantzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute. Hain zuzen ere, jarraian zehazten diren zerbitzuak eskainiko dira:

1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.

2. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.

3. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera.

4. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa.

5. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa.

Arloa edo saila