Udala, energia kontsumo eraginkorraren alde lanean

2018ko Ekainak 05
Gipuzkoa Argitu tailerra

Joan den astean egin zen Gipuzkoa Argitu tailerraren harira, Udalak ezagutzera eman ditu azken urteetan energia kontsumoa murrizteko hartutako neurriak. Gipuzkoa Argitu tailerrean, besteak beste, energia merkatuaren nondik norakoak ulertzeko eta  fakturaren irakurketa egin eta ulertzeko azalpenak eman ziren; oso tailer interesgarri eta praktikoa izan zen eta partehartzaileak gustura azaldu ziren

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lezoko Udalak Gipuzkoa Argitu egitasmoa aurkeztu zuten joan den asteartean eta ostegunean tailerra eskaini zen Kultur Aretoan. Tailerrak helburu zuen elektrizitate-kontsumoari buruzko datuak ezagutzeko eskubidea praktikan jartzea eta, hortik abiatuta, erabaki egokiak hartzeko laguntza eskaintzea. Gauzak horrela, besteak beste, energia merkatuaren nondik norakoak ulertzeko zein fakturaren irakurketa egin eta ulertzeko azalpenak eta norberaren kontsumo eta potentzia ezagutzeko argibideak etab. eman ziren. Oso tailer interesgarri eta praktikoa izan zen eta partehartzaileak gustura azaldu ziren jasotako informazioarekin. Azalpen horien bitartez, herritarrek norberaren etxeko energia kontsumoaren murrizketa eta eraginkortasuna handitzea lortu nahi da.

Herritarrei zentzuz eta arduraz jokatzeko eskatzeaz gain, Udalak ere eredugarria izan behar du alor honetan eta, hori dela eta, hainbat neurri hartu ditu Udalak energia kontsumoa murrizteko helburuarekin.

Horren harira, Udalak ezagutzera eman ditu azken urteetako energia elektrikoaren kontsumo eta gastu datuak. Izan ere, ingurumenaren zaintzarekin duen konpromisoa medio, azken urteetan energia elektrikoaren kontsumo eraginkorra sustatzeko lanean aritu da Udala. Are gehiago, energia elektrikoaren hornidurak jasan dituen arau aldaketak eta salneurrien etengabeko gorakadak ezinbesteko egin dute Udalak energia kontsumo eraginkorragotara jo behar izatea.

Energia kontsumoak behera egin du azken urteetan

Azken urteetan, Lezoko azalera urbanizatua handitu den arren, kontrataturiko potentziak, kontsumoak eta fakturazioak beherakada garrantzitsuak izan dituzte. Azken 7 urtetan, kontrataturiko potentzia elektrikoa %32 murriztea lortu da, fakturazioa %12 inguru jaitsi da eta orduko kontsumitutako Kilowattak %13 inguru. Era berean, epe horretan, argiteria publikoaren kontsumoaren beherakada %14koa izan da eta eraikin publikoena, berriz, %12koa izan da.

Energia kontsumoa murrizteko helburuaren eta energia eraginkortasunaren aldeko konpromisoaren baitan kokatu behar ditugu aurreko datuak. Esan bezala, Udalak azken urteetan hainbat lan burutu ditu eta zenbait neurri hartu ditu hori horrela izan dadin. Urratsik egin ez balitz, energia elektrikoaren tarifek izan dute gorakada dela eta egungo kostua bikoitza litzateke, eta horrek, eragina izango luke, baita ere herritar guztien poltsikoetan.

Hurrengo taulan energia horniduraren bilakaera adierazten da: 

ENERGIA HORNIDURA
  GASTUA KONTSUMITURIKO KWH
2011 URTEA 194.561,56 € 1.250.157
2014 URTEA 178.784,85 € 1.100.617
2017 URTEA 171.095,05 € 1.091.882

Jarraian, atalka azaltzen dira argiteria publikoaren eta eraikin publikoen kontsumo eta gastuen eboluzioa

ARGITERIA
  GASTUA KONTSUMITURIKO KWH
2011 URTEA 119.701,00 € 920.166
2014 URTEA 104.110,31 € 793.776
2017 URTEA 110.452,30 € 793.162

ERAIKIN PUBLIKOAK
  GASTUA KONTSUMITURIKO KWH
2011 URTEA 70.852,71 € 312.190
2014 URTEA 71.576,47 € 292.438
2017 URTEA 55.182,20 € 273.910

Azkenik, azken urteetan kontrataturiko potentzia elektrikoaren bilakaeraren datuak: 

KONTRATATURIKO KW BILAKAERA
2010 URTEA 744,54
2014 URTEA 681,49
2017 URTEA 504,37

 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer