Birziklapen kanpainaren azken errepasoa, ekainak 11-15 bitartean

Eskualdeko Garapen Agentziak, bereiztuta jasotzen diren hondakinen kantitate eta kalitatea hobetzeko helburuarekin, urtarrila eta otsaila bitartean gauzatutako informazio eta sentsibilizazio kanpainaren azken errepasoa egingo du datorren astean. Halaber, ezagutzera eman ditu zein diren herritarrengan gehien errepikatzen diren zalantzak edo ezjakintasunak eta horiek argitzeko zerrenda bat osatu da

Datorren astean, ekainaren 11tik 15era bitartean, Eskualdeko Garapen Agentziak abiarazitako sentsibilizazio eta informazio kanpainaren harira, azken errepasoa egingo da Lezon. Kanpaina honek helburu izan du herritarren birziklapen ohituretan positiboki eragitea eta bereiztuta jasotzen diren hondakinen kantitate eta kalitatea hobetzea.

Esan bezala, kanpainari amaiera emateko, urtarrila eta otsaila bitartean Lezon aritu ziren teknikari eta informatzaileak herrira itzuliko dira azken errepaso saioak egitera. Herritarrei erraztasunak emate aldera, astelehenetik ostiralera goizez zein arratsaldez 4 orduz egongo dira teknikari eta informatzaileak edukiontzi multzoen inguruan. Era horretan, bertaratzen diren herritarrak informatu eta zalantzak argituko dizkiete.

Egutegia honakoa da:

  • Ekainak 11, astelehena: goizez, Guillermo Lazon kalean Correos pareko edukiontzietan eta arratsaldez, Musika Eskola ondoko edukiontzietan.
  • Ekainak 12, asteartea: goizez, Donibane kalean Eroski pareko eta Kaialde jatetxe ondoko edukiontzietan eta arratsaldez, Guillermo Lazon kalean Correos pareko edukiontzietan.
  • Ekainak 13, asteazkena: goizez, industriaguneko eta ekarpen guneetako edukiontzietan eta arratsaldez, Lobato Etxeako eta Altamirako edukiontzietan.
  • Ekainak 14, osteguna: goizez, azokaren inguruko eta Sotxo taberna pareko edukiontzietan eta arratsaldez, Zubitxo kalean Txerrimuñoko edukiontzietan.
  • Ekainak 15, ostirala: goizez, Zubitxo kalean Txerrimuñoko edukiontzietan eta arratsaldez, Guillermo Lazonen Correos pareko edukiontzietan.

Herritarren zalantzarik ohikoenak:

Kanpainaren lehen fasean jasotako galdera ohikoenak kontutan izanik eta herritarren kezka eta zalantzei erantzuna emateko helburuarekin, ohiko zalantzen eta galderen inguruko zerrenda bat osatu da, hondakinak nola kudeatu ezagutarazteko eta herritarrek hondakinen inguruko argibideak eskura izateko. Horien artean ditugu:

  • Bio-hondakinak poltsa konpostagarrietan bota behar dira eta horiek kiroldegian daude eskuragarri.
  • Ekarpen guneak irekitzeko zer egin behar dut? Txartela udaletxean konfiguratu.
  • Harategiko edo arrandegiko papera banandu eta plastikoa edukiontzi horira eta papera urdinera bota behar dira.
  • Sendagaien ontzi hutsak SIGRE puntuan utzi behar dira; farmazian.  
Arloa edo saila