Herritarrak, Udal gobernuaren lan-ardatz nagusia

Or, 2018-06-15 11:38

Gobernu taldeak lanean jarraitzen du Lezo hobeago bat eskaintzeko, herritar guztientzat etorkizuna eta aukera berriak izango dituena, egungo beharrei erantzuna emanez. Era horretan, legealdiko lehen bi urteetan egindako lanari jarraipena eman dio eta lezoarrekiko konpromisoa berretsi du azken urteari begira

2015-2019 legealdiko hirugarren urtea bete da. Hirugarren urte honetan, Lezoko udal gobernu taldeak proiektu garrantzitsuak gauzatu ditu eta aurreko bi urteetako lan-ardatzei jarraipena eman die. Horrela, azken urte honetan Udalak Lezo hobeago bat eskaintzeko helburuarekin lan egin du, herritar guztientzat etorkizuna eta aukera berriak izango dituena egungo beharrei erantzuna emanez.

Beraz, herritarrak, udal gobernuak egindako lanaren ardatz nagusia izan dira, egun dira eta izaten jarraituko dute. Lan hori, herritarren ongizatea bermatzeko aurrera eramandako proiektu eta ekimenetan islatu da.

Alde batetik, zahartze aktiboarekin lotutako proiektuak abiarazi dira, izan ere, gure gizartea gero eta helduagoa da eta, hori dela eta, Udalak ezinbestekotzat jotzen du herriko adineko pertsonen ongizate fisikoa eta psikologikoa bermatzea. Gainera, herrian berdintasuna eta bizikidetza sustatzeko helburuarekin, gobernuak lehen egunetik defendatu du bizikidetza eta errespetua.

Norabide honetan aurrera eramandako ekimen eta proiektuak:

- Parke berriak sortu dira helduek ariketa fisikoa egiteko makinekin.
- BIDEZ-BIDE garraio zerbitzua martxan jarri da.
- Lapurretak eta iruzurrak ekiditeko prebentzio hitzaldiak eman dira.
- Tipi Topa irteerak Herri Eskolako haurrekin batera egin dira belaunaldiarteko harremanak sustatzeko.
- Indarkeria sexistaren aurrean esku-hartze integralerako protokoloak onartu dira.
- Indarkeria sexistaren aurkako eta berdintasunaren aldeko kanpainak egin dira festetan.
- Industria guneetan hobekuntzak egin dira.
- Oarsoaldea eta Sprilurrekin elkarlanean, Iturrin industria gunea biziberritzeko lanean gaude, enpresentzat eta langileentzat egonkorra eta erakargarria egiteko helburuarekin.

Herritarrei eta beren beharrei egokitutako herriaren eraikuntzan lan egiteko helburua ere du Udalak.

Herria zaintzeko eta Lezo herri jasangarriagoa, irisgarriagoa eta egokituagoa izateko eta herriko hirigintza atseginagoa izateko aurrera eramandako proiektu eta ekimenak:

- Herri Eskolako fatxada berritu da.
- Eskolako autobus zerbitzua berritu da
- Patioan estaldura eraiki da.
- Lezo eta Donibane arteko Bidegorriaren Lezotik hurbilen dagoen zatia eraiki da.
- Eraikinen garbiketarako, bideen garbiketarako eta lorezaintzarako kontratuak berritu dira.
- Jaizkibel Hiribidean eta Saldise plazan barandak jarri dira.
- Markesinak eta kiroldegiko autobus geltokia konpondu dira.
- Edukiontzien bidez hondakinak jasotzeko sistema jarri da.
- Sentsibilizazio eta informazio kanpainak egin dira herritarrak sistema berrira ohitzeko.
- Bekoerrota kiroldegian poltsa konpostagarriak eskuratzeko makina bat jarri da.
- Herriondon ekarpen gune berri bat eraiki da eta Errekaldekoa bikoizteko lanak ere hasita daude.
- Jauregialdeko aparkalekuak zabaldu dira.
- Ur eta saneamendu sarearen berrikuntza partzialak egin dira.
- Altamirako auzora iristeko oinezkoentzako pasabideak eraiki dira.
- Kaleak asfaltatu eta zuloguneak bete dira.
- Hainbat zonatan (Ijurko, Polentzarrene, Gorbea, Guillermo Lazon, Hipólito Gezala, Antonio Pildain…) kaleko argiteriaren hobetu da energia aurrezteko eta kontsumoa murrizteko.
- Espaloietan eta eremu labaingarrietan produktu ez labainkorrak ezarri dira
- Udaltzaingoaren ibilgailuentzat garajea erosi da.
- Gaxuxa eta Aiton Borda taldeen lokalak eraberritu dira.

Halaber, Udalak irmo mantentzen du kulturaren eta kultur ekintzen aldeko apustua, baita kirolaren aldekoa ere, herriari bizitasuna eta dinamismoa emateko eta, hori dela eta, herriko taldeekin elkarlanean ari da.

Ildo horretan aurrera eramandako proiektu eta ekimenak:

- Lokal kultural berria eskuratu eta eraberritu da, Kale Nagusian, Lezoko Murixka, Orratx, eta Desfile Taldearentzako apirileko azken egunetan inauguratua.
- Gezala Auditorioan aldagela berriak eraiki dira.
- Aurreko urteko Santa Krutzetako danborradan Gurutze Santuaren plaza kolore desberdinekin argiztatu zen.
- Gabonetako argiteria jarri zen.
- Udalekuetarako plaza kopurua handitu da -180tik 220ra-.
- Kirol instalazioetan hobekuntzak egin dira -LED markagailu berria jarrita eta eskubaloi eta saskibaloi pista berrituta-.

Aipatu proiektu eta ekimen guztiak printzipio etikoei eta kudeaketa onari esker gauzatu dira, aipatu lan-lerroak beti gogoan izanda, eta udal gobernuak hori guztia egin ahal izan du herritarrekin elkarlanean eta eskura zituen baliabideen kudeaketa eraginkor eta efizienteari esker. Horren adibide da, Altamirako auzoa hobetzeko, 2018an aurrera eramandako parte hartze prozesua, izan ere, auzotarrak dira bertako beharrak hobekien identifikatuko dituztenak.

Legealdiaren azken urteari begira, gobernu taldeak jarraipena emango dio azken hiru urte hauetan egindako lanari eta herritarren onerako izango diren proiektu berriak lantzen jarraituko du, betiere, arduraz, gardentasunez eta konpromisoz. Legealdiko azken urterako ekimen eta proiektu batzuk honakoak dira:

- Kiroldegia igerilekuarekin eta Altamirako auzoarekin lotuko dituen igogailua eraikiko da.
- Bidegorriaren bigarren fasea amaituta eta azken fasea hasita egotea espero da.
- Elias Salaberria kalea berrituko da.
- Altamirako auzoa hobetzeko proiektua landuko da.

Arloa edo saila